Non gaude
Belazarte Hernanin dago, eta Aiako Harria Parke Naturalaren barruan; hortaz, naturari lotutako jarduera ugari eskaintzen ditu, besteak beste, xendazaletasuna, trekkinga, etab. Horretaz gain, Urumea ibaia ere ondoan duenez, ur-jarduerak egiteko aukera dago, tartean piraguismoa, arrantza, etab.
Hernanin dagoenez, Euskal Herriko berezko gastronomiaz goza daiteke; esate baterako, sagardotegi-denboraldian (hots, urtarriletik apirilera bitartean), txuleta ospetsua, bakailao-tortilla eta gazta intxaurrekin dasta daitezke, baita «txotx» egin ere.
Hernani
Sagardoa artisau-eran egiten tradizio handiena duten herrietako bat da Hernani. Astigarragarekin eta Usurbilekin batera, Gipuzkoako sagardotegi gehien biltzen dituen sagardotegien triangelua osatzen du. Udalerrian, era horretako hamar bat establezimendu daude. Sagardotegi-denboraldian, jende asko etortzen da herriko sagardotegietara, bai Gipuzkoako beste herri batzuetatik, bai inguruko beste probintzietakoetatik. Jende horri guztiari esker, Hernaniko alde zaharreko tabernetan giro handia izaten da denboraldiko asteburuetan.
Donostialdea
Donostia (San Sebastián) da zonaldearen ardatza, eta hortik datorkio izena. Komunikazio-sare ona du, eta, hari esker, bizkor irits daiteke Gipuzkoako hiriburura eskualdeko edozein tokitatik. Donostia, gainera, kokaleku pribilegiatua da duen naturagatik. Turistak batez ere Ondarreta, Gros eta Kontxako hondartzetara joaten dira. Hala ere, aipatzekoak dira, baita ere, hiriburua inguratzen duen natura- eta landa-gerrikoa: Aiako Harria Parke Naturala, Jaizkibel, Igeldo mendia, Ulia, etab. Hainbat toki eta jarduera xarmagarri eskaintzen dizkie eskualdera datozenei, besteak beste, Alde Zaharretik, Kontxatik eta arrantzale-portutik paseatzea eta Pasai Donibanera edo Lezora joatea.
Oiartzun
Nagusiki landa-herria da, eta barnealdean dago, Oiartzun ibaiaren bidean. Inguruetan, monumentu megalitiko ugari daude, baita erromatarren garaiko meategiak ere, esaterako, Arditurrikoak, balio arkeologiko handikoak, Euskal Herriko zaharrenak direla esaten baita. Oiartzundik irten eta Lesakarantz edo Artikutzarantz, Aiako Harria Parke Naturalera iristen da. Eremu malkartsua da, 6.100 bat hektareakoa, eta mendigune granitiko bat du, Euskal Herri osoan bakarra. Inguru osoan errekak eta ur-jauziak daude, tartean Aiztondokoa, ikusgarria benetan, 100 metroko altuera baitu. Eremu osoan pago eta haritz ugari daude, baina fauna interesgarriagoa da: izokin arrunta, muturluze piriniotarra, bisoi europarra, orkatza, basakatua, saia, arrano txikia, sai zuria eta mirotza. Nabarmentzekoa da mokolodia, Euskal Herri osoan eremu honetan bakarrik baitago.