Etxea

Barrualdea

Bainugela, portxea, logela, terraza

3 solairu ditu, honela banatuta:

0. solairua

Atari nagusia, bi logela bikoitz (bainugela eta guzti), 3 ohe osagarri, terrazarako irteera duen sukaldea (beiraz hornitutako leihoekin) eta jan-egongela (tximiniarekin).

1. solairua

Bi logela bikoitz (bainugela eta guzti, ohe osagarriarekin).

-1. solairua

Elbarrientzat egokitutako logela bikoitza (bainugela egokitu eta guzti, ohe osagarriarekin) eta txokoa. Txokoa 20-25 lagunentzako jantokia da, eta bitrozeramika (uhartean), labea, ostalaritzako kafe-makina eta mikrouhin-labea ditu, baita sukalondoa ere ontzi-garbigailu industrialarekin. Bainugela komuna ere badago.

Ezaugarriak

Bainugela logelan, berokuntza, tximinia, sukaldea, jokoak, 3 solairuak lotzen dituzten barruko eskailerak, jantokia, DVD- edo bideo-erreproduzigailua, mikrouhin-labea, kafe-makina, labea, egongela, telebista.

Kanpoaldea

Hauek daude kanpoaldean: lorategia, lorategiko altzariak, portxea, igerilekua (etxolako bera), boleibol-sarea, terraza, aparkalekua, barbakoa; umeentzat ezin egokiagoa. Leku lasaia da, mendiz inguratuta dago, eta seinaleak daude bertara iristeko. Zerbitzuei dagokienez, onartzen dira animaliak, eta badago toki bat arropa garbitzeko (garbitokia).